XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitak berak emango dio bidaia ordaintzeko dirua hemeretzi urteko semeari. Wilhelm Kahlo ez da inoiz gehiago itzuliko.

Barruti Federalean, hirigunean hartu zuen etxea. Hiriburuan ziren alemaniarrek lagunduta, eta zenbait lanetan aritu ostean, La Perla bitxitegian hasiko zen saltzaile, garaiko gizarte burgesa biltzen zen bulebarraren muin-muinean. Luze gabe, izena ere egokituko zuen: Guillermo.

Maria Cardeña hartu zuen emazte, baina bigarren alabaz erditzean hil zen hau. Lankide zuen Matilde Calderon-engana jo zuen laguntza eske, eta Cardeñarekin izaniko Maria Luisa eta, Margarita alabak umezurtz-etxean utzi ondoren, beronekin ezkonduko da hiru hilabeteren buruan.

Matilde Oaxacan jaioa ei zen, berak hala zioen bederen. Beste zenbait agiritan Mexiko Hirian sortua zela aipatzen da. Aita, Moreliako indigena zuen eta argazkilari iaioa. Ama jeneral espainiar baten alaba zen, gachupinoa beraz. Guillermo Kahlorekin ezkondu aurretik, beste senargai alemaniar bat izan ei zuen. Honek